Ingelesa haur eta Nerabeentzat

Ingelesa haur eta Nerabeentzat

58 €-tik aurrera
Categories:
Reviews:

About this course

ELE USAL BILBO leku ezin hobea haurrek ingelesa ikas dezaten

Abantailarik handiena: ondo antolatutako eskolak, ikaslearen mailarekin eta adinarekin bat datozenak

Ikastaroaren deskribapena

Gazteentzako ELE USAL BILBAO ingeles-ikastaroak 3 eta 17 urte bitartekoentzat diseinatuta daude batez ere, adin-esparru horren  barruan baita unerik egokiena hizkuntza-murgiltzeari ekiteko. Ikasturtea amaitu ondoren ELE USAL BILBAOn ingelesa ikastea beti da atsegina eta dibertigarria. Oso modu entretenigarri eta erlaxatuan, zure hizkuntza-maila finkatzen  eta hobetzen lagunduko dizugu. Helburua da ikasleek, adinaren  berezko ikusminaren eta ikasteko gogoaren ondorioz, Modu espontaneoan hizkuntza frankoa erabiltzea: ingelesa.

 

ELE USAL BILBAOn, hizkuntzaren adinarekin eta menderatze-mailarekin bat datozen talde txikiak osatzen ditugu, modu naturalean aurrera egin ahal izateko eta edukiak  finkatzeko eta, beraz,  helburu txikiak lortzen joateko. Gure ikastetxean metodoen bidezko ikaskuntzan sinesten dugu, eta, ondorioz, joko, eskulan, antzerki, karaoke eta bestelako jarduera ugari erabiliko ditugu, gure ikasleen parte-hartze aktiboa bultzatzeko eta, horrela, ikaskuntza dinamikoagoa eta gogoangarriagoa izateko.

 

Aurrera egin ahala, Ingeleseko Nazioarteko Azterketak (B1, B2 eta C1) gainditzeko behar den maila lortzen ahaleginduko gara. Azterketa horiek YLE (Starters, Movers & Flyers), Key (KET), Preliminary (PET), First (FCE), Advanced (CAE) eta Proficiency (CPE) izenekoak , eta/edo beste edozein azterketa ofizial,  Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuaren arabera.

MAILAK

Maila guztiak, Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren (EEMB) arabera: A1tik C2ra

Gutxieneko egonaldia

Ikasturte oso 1

Ikasle-kopurua

4-6 ikasle

Ikasleen adina

3 urtetik 17 urtera

Hasiera-data

Ikastaroa egunero dago eskuragarri, urte osoan zehar

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera: 7: 30-21: 30 eta larunbatetan 8: 30-14: 00

MATRIKULA DOHAIN¡

MATERIALA EZ DAGO TARIFA BARNE

1. aukera – Talde-eskolak

Ordaintzeko modua 1 h/Hileko 2 h/Hileko 3 h/Hileko
Hileko kuota 58 € 78 € 98 €
Hiruhileko kuota  160 € 220 € 280 €
Urteko kuota 450€ 630 € 810 €

Astean 2 edo 3 orduko eskolak 1 edo 1,5 orduko bi klasetan banatzen dira, hurrenez hurren, astelehen eta asteazkenetan edo astearte eta ostegunetan arratsaldeko ordutegian, edo 2 ordu jarraian edo 3 ordu jarraian ostiral arratsaldeetan edo larunbat goizetan.

Gomendatzen dugu:

– Astean ordubeteko eskolak 3 eta 8 urte bitarteko Haurrentzat.

– Astean hiru orduko eskolak  9 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat.

*Ordu gehiago behar izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan+

2. Aukera-eskola partikularrak

Iraupena Ordutegia Prezioa/hr
10 ordu % 100 malgua, eguna eta ordua aukera ditzakezu. 37€
20 ordu 35€
30 ordu 32€
30 ordu baino gehiago 30€

ELE USAL BILBAO

5 kontinenteetako irakasleekin Bertakoak eta tituludunak

Members

Our course begins with the first step for generating great user experiences: understanding what people do, think, say, and feel. In this module, you’ll learn how to keep an open mind while learning.

Total numbers of students in course